1997ko irailaren 3an sortua eragile anitzen parte hartze eta elkarlanarei esker, BiPiA kontserbategi artisanala Euskal Herrian,Ezpeletako piperraren ekoizpen eremuaren erdi-erdian kokatzen da, Larresoron (Ezpeletatik 5 kilometro inguru), lehengo seminario ttipiaren alboan, Edmond Rostand-en etxe famatutik, Arnagatik (Kanbo) hurbil, Errobi bazterrean, ingurune zoragarri batean.
BiPiAk 6 pertsona ditu lanean eta urteko 650.000 euro inguruko negozio maila du (4,2 milioi libera). Ekoizpenak sare guzietara zabaltzen dira, baita esportaziora ere (Ingalaterra, Kanada, Suitza, Espainiar estatua, Herbehereak, Belgika, Alemania).
20.000 inguru dira urtero laborariek landatzen dituzten piper landareak, horien uzta kontserbategi artisanalean tratatua delarik.
Lehentasuna bertako laborantza ekoizpenari ematen zaio, ahal den heinean. Osagai bakoitzaren erosketa xeheki aztertzen daEuskal Herria lehenesteko (Ezpeletako piperra, piper goxoa, pikillo piperrak, gereziak, sagarrak…).
Horrek, Txopinondo sagarnotegi artisanalarekin elkarlanean, gure sagarno ozpin propioa ekoiztera eraman gaitu: 'Ozpina'. Ekoizpen hau zapore handikoa da eta usain gehiago ekartzen digu ekoizten ditugun saltsendako.
Urteko garairik garrantzitsuena uzta biltzearekin dator. Une garrantzitsua da, uzta bilketaren kalitateak ondotik sortuko ditugun ekoizpenen kalitatean eraginen duelako. Fruituak garbituko, xukatuko eta hautatuko ditugu. Bat ez datozenak bota, pedunkuluak kendu, hori dena eskuz, banan-bana, hoberena atxikitzeko asmoz, zinez beneditarren lana!
Gure ekoizpenen kalitatea mantentzeko beharrezkopausuak dira horiek denak, ez baita posible ongi egitea hautaketa egin gabe, prezioa edozein izanik ere!
Ekoizpen artisanala eskuko lana izanik, jakitateari lehentasuna ematen diogu, eta jakitate horrek ʺ Maitre Artisan ʺ izeneko saria jaso du. Jakintza teknikoak kalitatea organoleptikoa eta kontserbazio kalitate handia ematen die gure ekoizpenei, guttik lortzen dutena.
* 9.000 kiloko uzta biltze batek 230.000-250.000 piperren hautaketa lana dakar guti gorabehera.