femdom-scat.net
femdom-mania.net

Salmenta baldintza orokorrak 

Honako baldintzek https://www.bipia.com URLean dagoen webgunea kudeatzen duen BiPiA enpresaren salmentak arautzen dituzte. Baldintza hauek beste inolako baldintzarik gabe aplikatzen dira.

1. Artikulua – eskaintzaren baldintza

Webgunean dauden eskaintzek internet sarean dauden bitartean balio dute. Eskaintzek sarean eginiko edozein erosketarako balio dute, Europar Batasunean (EB) egin beharreko garraiatze baterako.

2. Artikulua – Manatze baieztapena

Manatze prozesuaren ondoren ʺonartuʺ botoia klikatzen duzularik, manatzea bera eta salmenta baldintza orokor guziak eta osoki onartzen dituzula aitortzen duzu. Eskaera errezibitu bezain laster, BiPiAk bezeroari manatzea eta prezio orokorra baieztatzen dizkio. Baieztapen hori bezeroak emaniko helbide elektronikora igortzen da. Salmenta tratua soilik BiPiAk manatzea baieztatzen duenean osatua dela argiki adierazten da. BiPiAk www.bipia.com webgunearen bitartez gorderiko datuak BiPiAk bere bezeroekin buruturiko transakzio guzien froga dira. Ordainketa sistemaren bitartez gorderiko datuak diru transakzioen froga dira.

3. Pozik ezean dirua itzulian

Gustura ez bazaude, 7 egun dituzu jasotakoa jatorrizko bilgarrian itzultzeko - garraio gastuak zure gain - trukea ala dirua jaso dezazun. Epe horretan, paketearen itzulketa erabat bermaturik dago: ez da justifikaziorik eskatuko. Dena den, irekirik edo hasiriko ekoizpenendako ez da itzultzerik edo ordezkatzerik onartuko; dena den, behin irekirik, ekoizpenak ezohiko kalitate adierazgarririk balu, bermea aplikatuko da (edozein kasutan, ekoizpena ez da ukitua izan behar eta jatorrizko taparekin itzuli behar da ahalik eta epe laburrenean – garraio gastua itzuli eginen zaizu).

Bestetik, 7 eguneko epe hori ez da iraungikorrak diren ekoizpenendako indarrean jarriko. Ekoizpena BiPiAren ardurapeko arrazoi batengatik itzultzen bada, itzultze garraio gastuak gure gain izanen dira. Zure eskaera tratatzeko, izena, deitura eta helbidea zehaztea eskatzen dizugu, baita manatze eguna, zenbakia eta bezero zenbakia ere. Eskaera osoak baizik ezingo ditugu kontuan hartu. Ekoizpenen itzulketa ondoko helbidera egin behar da derrigorrez:
BiPiA
Haltsuko bidea
64480 LARRESORO

Banku txartel bidezko ordainketen kasuan, ekoizpena gure eskutara iritsi eta gehienez 15 egunetara itzuliko zaizu dirua zuzenean zure banku kontura. Txeke bidezko ordainketan, ekoizpena gure eskutara iritsi eta gehienez 15 egunetara itzuliko zaizu dirua, txeke bidez.

4. Artikulua - Prezioa

Eurotan ageri diren salneurriak prezio garbiak dira, garraio gasturik gabekoak. Prezioak edozein momentuan eta aurre abisurik gabe moldatuak izan daitezke, ekoizpenak manatzen den egunean indarrean dauden prezioen arabera fakturatuko direlarik. Manatzeak eurotan ordain daitezke soilik, banku txartel bidez edo txekez. Txekeek eurotan izan beharko dute eta jaso ondoren bidaliko da manatutakoa.

5. Artikulua – Tratamendu edo igortze gastuetako parte hartzea

Garraiatze gastuak zehazten duzun helmuga geografikoaren arabera kalkulatzen dira eta zuzenean manatze formularioan zehazten.

6. Artikulua – Zure manatzea : epeak eta moduak

Manatzeak ahalik eta epe motzenean tratatzen dira astelehenetik ostirala bitartean.

Frantzia barneko igorketendako:
Igorketak, goizeko 11 orenak baino lehen errezibituriko eskaeren kasuan, biharamunean burutzen dira. Goizeko 11 orenak pasa-eta egindakoendako aldiz, bi egunen buruan burutuko dira. Garraiatzera eman ondotik, 48 / 72 ordutan jasoko da eskaturikoa, Colissimo bidez, metropoliko Frantziaren kasuan.
Atzerrirako igorketetarako igorketa normala edo azkarra proposatzen dugu, errezibitze epea helmugaren araberakoa delarik. Epe hori lan-egunen arabera kontatzen dira, posta garraioan gerta litezkeen arazoetatik kanpo, eta ekoizpenaren eskuragarritasunaren arabera.

Eskuratze epea:
Epea igorketa hautuaren, helmuga eta urteko unearen araberakoa da. Hala ere, 10 egunetan burutzera engaiatzen gara. Epe hori errespeta ezina izanez gero, zurekin harremanetan sartuko gara. Xehetasun gehiagorako jo guregana.
Bestetik, BiPiA ez da La Posten edo bere kolaboratzaileen garraio epeen arduradun. Ohar horiek orientaziozkoak dira, kontratuz kanpokoak.

7. Artikulua – zergak, aduanak

1. BEZ
Europar Batasunak finkaturiko araudia da. Europar Batasunako Estatu baterako igorketen kasuan, fakturazioa frantses BEZa barne eginen da. Europar Batasunatik kanporako igorketen kasuan, fakturazioa zergarik gabe burutuko da.
2. Aduanak
Helmugako aduana zergak bezeroaren gain izanen dira. Zerga horiek ez dira BiPiAren ardura. Bezeroak jo beza bertako agintariengana manatzeko asmoa duen ekoizpenen inguruan izan daitezkeen inportazio edo erabilpen mugapenei buruzko xehetasunak izateko.

8. Artikulua – Ordainketa motak eta segurtasuna

Internet bidezko ordainketa: sarean, ordainketa modu seguruan bururatzen da. Erosketa ordaintzeko unean, SSL protokoloa erabiltzen duen zerbitzari segurtatura berbideratuko zaitugu. Banku txartelaren datuak enkriptaturik pasatzen dira, trukaketaren konfidentzialtasuna bermatze aldera. Zure internet nabigatzailearen leihoaren pean agertzen diren ikonoak horren froga dituzu (segurtasun ikonoen agerpena). Txeke bidezko ordainketa: txeke bidezko ordainketa hauta zenezake. Txekea eskuratzerakoan, manatzea ohizko bidetik bideratuko dugu. Eskuratze denborari dagokionez, txekeak guregana iristeko hartu duen denborak adina iraun dezake guttienez.

9. Artikulua - konfidentzialtasuna

Zerbitzuan izena ematerakoan jasotzen diren bezeroaren datu pertsonalak Informatika eta Askatasunei loturiko 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 zenbakidun legearen ezarpenen pean geratzen dira. Bezeroak, aipatu lege horren 26. artikuluan aurreikusi bezala, oposizio eskubidea du; 34. eta 38. artikuluetan aurreikusi bezala sarbide eskubidea, eta 36. artikuluan aurreikusia den bezala zuzenketa eskubidea. Sarbide eta zuzenketa eskubide horiek contact@bipia.com helbidera idatziz gauza daitezke.
BiPiAren bezeroa bihurtzen zaren unetik, interesa zaitzaketen eskaintza komertzialak igortzen ahalko dizkizugu, edozein eratara, e-posta barne. Gure enpresak ez du, edonola ere, gure bezero baseko datu batzuk hirugarren pertsonen eskura utziko.

E-postetan, mezuaren gaiaren eremuan proposamen horien nortasuna, marka edota genero komertziala zehaztuko dira. Mezuaren bukaeran, klik sinple batez mota horretako e-postak eskuratzeari uko egiteko eskubidea baliatzeko aukera ikusten ahalko duzu.

10. Artikulua – Lege aplikagarria

Kontratu hau Lege Frantsesaren pean dago. Gatazken konponketa: bezero zerbitzua duzu gure artean sor litekeen edozein gatazka konpontzeko, adiskidetzan ahal den heinean. Bestenaz, zure erreklamazioa 7 eguneko epean igortzen ahal diguzu honako helbidera:

BiPiA
Haltsuko bidea
Errepira
F- 64480 LARRESORO

Tel : 33 (0) 559-93-21-86
Fax 33 (0) 559-93-21-35, edo e-postaz: contact@bipia.com

Kontratu honen jatorrizko hizkuntza frantsesa da. Hemen agertzen diren baldintzek ez dute profesionalen eskutik eginiko manatzeendako balio. Kasu horretan sar gurekin harremanetan; itun berezi bat eginen dugu. Bezeroa frantsesa ez bada, BiPiArekiko harreman komertzialetan sorturiko gatazkak frantses lege-barrutiaren esku soilik utziko dira. Baldintza horiek ez dituzte Frantziatik kanpo bizi diren pertsonak nazioarteko itunetan jaso diren arauetatik kanpo uzten.