Bipia - Ezpeletako Biperra - Talde Bisitak

Taldean bazabiltzate oporraldian eta gastronomiari buruz gehiago jakin nahi baduzue, Ezpeletako piperraren kontserbategiaren bisita gidatua proposatzen dizuegu. Sabela eta jakintza xirikatzeko talde ekintza, Ezpeletako piperraz dena jakiteko.

1°)- Laborategian harrera, enpresaren eta Ezpeletako piperraren aurkezpena, Euskal Herria eta Ameriken arteko harremanen historiko laburra.Astean zehar, lantegiaeuskal piperrarekin aritzen ikusten ahalko duzue.

2°)- Piper landare ezberdinen aurkezpena.Espezie ezberdinen berezitasunak,Ezpeletako piperraren uzta bilketaren aitzinamenduak, piperraren hazketaz dena jakinen duzue.

3°)- Erakusketa, kontserbategiko ekoizpenaren aurkezpena.

4°)- 3 ekoizpenen dastaketa, ogi xigortu gainean.Bisitaldian ezagutu dituzuen ekoizpenak dastatzeko aukera eta Ezpeletako piperraren erabilpen mota guziak ezagutzekoa.


Bukatzeko, erakusketan zehar libre ibiltzeko aukera.


Bisita modu ezberdinak aukeran

Ikastegiak, "Piperraren 4 urtaroak " DVD emanaldia, gai zehatzen inguruan mugaturiko bisitak (Botanika, jakien eraldaketa, Historia…) 

Bisita aukerak ingelesez, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz.


Xehetasun gehiagorako sar gurekin harremanetan. 

Hitzordua harturik, egunero astelehenetik ostiralera, goizeko 9ak eta erdietatik arratsaldeko 4ak eta erdiak bitartean.


15 pertsonatik goiti; Iraupena: 45 minutu inguru; 1,60€ pertsonako.

Asteburuan zehar onartzen dira bisitak, baina lan erakustaldirik gabe.