Lapurdi gaindi oporretan zabiltzala zatoz " piperra helmuga " izeneko gure erakusketa ikustera. Ameriken ezagutzetik Ezpeletako piperraren Euskal Herriratzearen abentura handia erakusten du.
Aterpean, akanpalekuan edo ostatuan izanik ere, Lapurdi gaindi zabiltzala baliatu piperra gaitzat duten argazkiak, posterrak, eta hainbat gauzen bildumak ikusteko eta piper saltsen adibideak nahiz piper ezberdinen baliapena erakusten duten ekoizpenez gozatzeko.
Deskubritu baita ere gure munduko piperren bilduma, 110 piper ezberdin biltzen dituena jadanik!
" Ezpeletako piperraren lau urtaroak "DVDa begiratu (20mn)
Bisita amaitzerakoan, dastaketa eskainia izanen duzu.
Erakusketa dohainik da eta denei irekia.
Bertako ekoizpenen saltegia dago.
Astelehenetik ostiralera egoten da irekia, goizean 9etatik 12ak arte, arratsaldean 2etatik 6ak arte.