femdom-scat.net
femdom-mania.net

Botanika eta Ezpeletako Biperra

"Piper" izena landarea, burua, hazia eta hortik egiten diren ongailuak izendatzeko baliatzen da. Piperra fruitu bat da, puntta xorrotxekoa, gustu berokoa.

Piperra Capsicum generokoa da, Solanaceae familiakoa (bi mila mota biltzen ditu, laurogeita hamar genero, patatatik hasi eta tabakoraino, alberjinia eta tomatea barne).

Pikillo piperrak, piper goxo-goxoak, lodiak eta haragitsuak dira.

Piperra jatorriz Hego eta Ertameriketakoa da, baina mundu osora zabaldu da bere hazkuntza.

Kristobal Kolonen bidaien ondotik, Europara ekarria izan zen XV. Mendean. Portugesek Indian, Asian eta Afrikan zituzten komertzio kaien bidez munduan zabaldu zuten, eta leku horietara biziki ongi egokitu da.

Xehetasun gisa: sailkapen botanikoa:

Erreinua: Plantae ; Azpi-erreinua:Tracheobionta ; Sailkapena: Magnoliophyta ; Klasea: Magnoliopsida ; Azpi klasea: Asteridae ;Ordena: Solanales ; Familia : Solanaceae ; Generoa: Capsicum ; Espeziea: Annum, Frutescens, Baccatum, Chinense ; Motak:Cayenneko piperbeltza, Gorria, Tabasco, Habanarra, Lipari, Idi adarra…