Bipia - Condiments BasquesMaitre artisanPays basque numérique
Les cadeaux BiPiA

70€ Erosita, Oparituta

Compte clientPanier0 article - Total : 0,00 €

FRENEUES

Frais de port offerts
à partir de 320 €

 
Boutique BiPiA - Condiments Basques

Piments d'Espelette
Sauces au Piment d'Espelette
Sucré Salé -Aigre Doux
Sauces plancha et Barbecue
Coffrets Cadeaux
Piments en Conserve
Vinaigre de Cidre
Cuisine Basque
Foie Gras, Confit Canard
Pâtés, Rillettes
Poissons, Crustacés
Fromage Basque, Confiture
Charcuterie Basque
Vins Basques
Boissons Basques
Chocolats, Gateau Basque et miels
Décoration Table Basque
Promotions
Produit du mois
Hemen zira : Accueil / Euskal Biperrak

BiPiA - Ezpeletako Biperra- Euskal Herriko Biperrak



  • Angeluko piper goxoa - (Lapurdi) :

    Bertan bereziki preziatua, euskal sukaldaritzarako baitezpadako osagaia da.

    Ohituraz berde jaten bada ere, heldutasunean gorritzen da, goxotasuna galdu gabe. Ekoizle historikoen artean aipagarrienak Bernardina serorak eta Jean Moyrie ditugu. Maiatzetik urrira bitartean eskura daiteke, soilik Euskal Herriko merkatal-postuetan kasik.

     

    Ezpeletako piperra - (Lapurdi) :

    Gorriaren motatik dator. Freskoa delarik 7 eta 14 zentimetro arteko luzetasuna du. Motza eta zabala, kono forma du, puntta xorrotxa pixka bat borobildua. Azala leuna du eta gorri-gorria da. Lehortzerakoan ilundu egiten da. 2000ko ekainetik Jatorri Deitura Kontrolatua (JDK) dauka eta izen horren pean 10 herritan ekoitz daiteke, Ezpeleta barne. Bataz besteko uzta urteko 62 tona piper hautsa izaten da.

    Euskal Herriko piperra izendapena atzematen da baita ere (goxoa edo beroa). Ezpeletako piper desklasatua izan daiteke (Arnoa eta gasnarekin egiten den bezala), edo JDKren araudia segitzen ez duen Gorria motako ekoizpena izan daiteke, edo zorigaitzez, Euskal Herrian landaturiko edozein piper mota… Edozein gisaz, ekoizpen hori marjinala da, urtean 3-4 tona hauts baizik ez baititu gainditzen.

     

    • Gernikako Piperra - (Bizkaia) :

    Piper honek Eusko Labela dauka. Urtero 60 tona inguru merkaturatzen dira. Piper hau berdea eta nahiko ttipia da eta Bizkaian jaten da gehien bat, frijitua edo aperitifan. Urriko azken astelehenean merkatu handia antolatzen da.

     

    • Tolosako piperra – Ibarrako "otarrainxka" - (Gipuzkoa) :

    Nahiko beroa den piper hau luzea (12-15 cm) eta mehea da heldua delarik. Berde-horixka da biltzeko garaian. Arno xuriko ozpinean prestaturik, babarrun xuriekin jan ohi da, edo pintxotan, zintzur bustitze garaian.

     

    Lodosako pikillo piperra - (Nafarroa) :

    Pikillo piperrak Lodosan hartu du izena, bere ʺ muttur xorrotx okerraren berezitasunagatik ʺ. Erre eta zuritu ondoren, kutxatan jartzen da, den bezala (naturalean). Dakarren haragi fin pittin bat beroarekin gozatzea besterik ez da geratzen. Nafarroako urre gorritzat kontsideratzen da. 1987ko otsailaz geroztik, Jatorri Deitura Kontrolatua du. Landatze eremua Lodosa, Andosilla, Carcar, Sartaguda eta Mendabiako udalerrietan zabaltzen da.

     

     • Ahuntz adarra - (Nafarroa) :

    Ahuntz adarra, Ezpeletako piperra bezala, Nafarroako etxe paretetan lehortzen jartzen da, edo xuritu eta haziak kendu-eta ehotzen (Txorixo piperraren haragia). Lehortu ondoren, ur epeletan berridratatzen da, eta ondoren xamurturiko haragia igurzten da. Ohituraz bizkaitar erako saltsendako baitezpadako osagaia da, baina zorigaitzez, pixkanaka-pixkanaka, tomatearekin ordezkatzen ari da.




Condiments basques, Euskal Bizigariak

Kontserbategia

Erakusketa
Talde bisitak
Azoka eta erakusketak
Saltegiak
Bipia eta Prentsa
Gure argazkiak
Euskal Biperrak

Botanika
Scovillen Eskala
Euskal Biperrak
Euskal Herriko Mapa
Kontakta

Formulaire
Profesionalak
Newsletter izen-emaitea
Le Blog

Bipia
Espelette
Visite du pays basque
Humeur et humour
Témoignages
Informazioak

Langile Biltze
Salmenta baldintza Orokorrak
Hornikuntza baldintzak
Segurtasun Oharra
Legezko Oharrak
Laguntza Beharra
Recettes

Saltsak
Pintxoak & sartzeak
Arraina
Barazkiak
Azken burukoak
Haragiak
Lagunak
© BiPiA - Route d'Halsou Quartier Errepira - 64480 Larressore - Tél : 05 59 93 21 86

Powered by SOLIDPEPPER